XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Alde dagi, WOLSEY KARDINAL'ari betozko egiten dautsalarik; aren atzetik mordoan doaz Andikiak, irribarreka ta alkarregaz txutxuputxuka).

WOL. - Zer esan gura ete dau onako onek?.

Nondik dator bapateko asarre au? Zelan ete datorkit?.

Betozkoagaz alde egin dau nigandik, ondamendia ba'lerioe lez aren begiak: olan begiratuten dau leoi asarreak bera asarratu dauen eiztari azarria: eta gero ezerezturik izten dau.

Irakurri egin bear dot papel au; ba-dot bildurrik emen dagola azalduta aren asarrearen zegaitia....

Bai, izan be; nireak egin dau papel onetakoagaz: nire neure onerako batu izan dodan ondasuntzatzarraren banan-banango azalpena dakar; zererako, Aita Gurentzea irabazteko ta, orretarako, Erroma'ko nire adiskideak erosteko.

Nire zabarkeriarena, nire ardurabakoarena! bide egokia bera dala-ta, bertan ergelak yausteko!.

Nongo txerren areriok iminiazo eustan bakaldunarentzako pardelean nire ixilkizunik, nire muxilik andien au?.

Ez ete dago onako au osatuteko biderik?.

Ez ete dago ezetariko asmorik onako au ari burutik ateratekorik?.

Ba-dakit onako onek ari zarraztada gogorra egingo dautsala; bai, ba-dakust bide bat, bera ondo erabiliazkero, zoriak besterik egin gura izan-arren, estukura onetatik ondo aterako nauena.

Zer da au? Aita Gurenari, ala? Ni bizirik nagon bestean egia, arazo guztia azalduaz nik Aita Gurenari idatziriko idazkia.

Au onan dalarik, agur nire itxaroak! eldu naz nire anditasunaren gallur-gallurrera; eta nire aintzaren eguerdi-eguerdi atatik arin noa orain nire sarkaldera; izarbela gabaz lgetxe yausiko naz, eta gizonek enau ikusiko bein geiagotan.

Barrien-barri aurrera NORFOLK eta SUFFOLK'EKO DUKEAK, SURREY'KO KONDEA, ta Txanbelan yauna.

NORF. - Entzun bakaldunaren guraria, kardinal: sillu nagusia bertatik gure eskuetaratu dagizula aginduten dau ak; eta zu, nire Lord Winchester'en Asher Etxeratu ta andik urten bagarik an egon zadizala, aren nagusiagotzeagandik beste barririk entzun arte.

WOL. - Etxon... non dozue emon yatsuen agindua, yaunak? Itzez ezin ekarri olango al andirik.

SUF. - Nor atometako eurai yaramonik ez egiten, bakaldunaren gurari agoz iragarria ba'dakarre?.

WOL. - Olangorik egiteko guraria, naiz itzak baño besterik eztodan bitartean, zuon gurari txarra esan gura dot, yakizue, yaun tartekozaleok, ukatuten azarri ta ukatu egin bear dautsuedala orrako ori.

Ba-dakit orain gei gogorrezkoak, mea gogorrezkoak zariena, gorrotozkoak; zuok bai poztu nire zori txarrakaz, eurok zuon yanari ba-litzaz legetxe! eta zuok bai bigun, leun eta lotsabako agiri ni ondatu nagiken edozetan!.

Zarraikieze zuon gorroto-bideai, gizon gezto-okerrok; kistarren bidea da ori, urrean, eta, bai ba, egunen baten artuko dozuez zuon sariak.

Zuok bere eske zagozen sillu ori, nire ta zuon ugazaba dan bakaldunak bere eskuz emon eustan: eta nire bizitza guztian, lekuagaz eta omenagaz batera, neuk gozatuteko agindu eustan; eta bere ontasunaren sendagarritzat idazki agiriz loturik emon eustan: nok artuko dau orain?.

SURR. - Emon eutsunak berak, bakaldunak.

WOL. - Orrazkero, berak artu bearko dau.

SURR. - Saltzalla, etoi arro zara zu, abade.

WOL. - Guzurra diñozu, yaun arro orrek; orain berrogei ordu dirala guragoko eukean Surrey'k bere miña erre, itzok esan baño.

SURR. - Oben gorri ori, zure geiagokeriak ostu eutsan negarrez dagon lurralde oni Buckingham zindoa, nire aitaxea; zu zeu eta, zure zerik onenakaz batera, kardinal guztiak, zure anaiak, etzinien aren buruko ule bat lain be.

Izurriak eroango al dau zure zurtasuna!.

Eire'ra bidali nenduzun ordeazkotzat; ari lagun izateko urrin, bakaldunagandik urrin, urrin zuk ezarri zeuntsan erruaren erruki izan eitekezan guztiakandik; eta bitartean zuk, zuk on orrek, erruki begiragarri bagarik, errua azkoreagaz parkatu zeuntsan ari.

WOL. - Guzurra da bai au, bai zuk itzontzi orrek nire entzute onaren aurka esan zeinken guztia, eta neuk diñot.

Legez artu eban dukeak artu ebana; aren ebazla zindoak eta aren egite txarrak lekuko ta autorla errubako ta aganako berarizko gorrotorik bagako izan nintzala ni.

Zu lez itzontzi ba'nintz, yaun, omenetan bestean zintzotasun gitxi dozula esango neunke, bakaldunaganako zintzotasun eta egi-arloan Surrey baño gizon obarik lagin ba-nazala, a lagin eta aren uskeri ta tentelkeriak aintzakotzat artzen dabezanak lagin.

SURR. - Nire bizia-arren, abade, zure soñeko luzeak yagoten zauz zu, ostantxean somau bearko zeunke nire ezpatea zure odolean.

Ene yaunok, yasan ete daikezue arrokeriok entzutea? Eta urli onegandik?.